EHU-ren IKERKETA LAKUABIZKARRA IKASTETXEAN

Azken bi ikasturteetan (2015-16 eta 2016-17) LAKUABIZKARRA IKASTETXEAK, umeek eta gazteek barazki eta fruta gehiago kontsumi dezaten,  Gasteizko udalak eta EHUk bultzatutako  ikerketan hartu zuen parte.

Ikerketa-buruaren esanetan, proiektu honetan hartu dutenetatik % 70ak fruta gehiago kontsumitu nahi du eta %60ak barazki gehiago.

Ikerketa honek 2016an “eskola eremuan elikadura osasuntsuaren sustapenari “ NAOS ESTRATEGIA saria lortu du.

Hori dela eta, ETBko TEKNOPOLIS saioko arduradunek leku egin nahi izan diote ikerketari euren programazioan eta gure ikastetxea izan da aukeratua grabazioa egiteko .

Programa aurreko astean eman zutenez, ikusterik izan ez duzuenok azpian doakizuen bideoan ikus ahal duzue saio labur hau.

ON EGIN

EUSKARAREN EGUNA

Datorren igandea, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Aurten jai eguna denez, ostiralean, abenduaren 1an, ospatuko dugu eskolan.

Lakuabizkarra ikastetxeko irakasleok eta ikasleok bat egingo dugu ospakizun horrekin eta aldi berean gonbidatu nahi zaituztegu zuek, gurasook, gurekin batera ospakizun horretan parte hartzera.

Egun hau ospatzeko urtero hainbat jarduera eta ekintza antolatu izan ditugu. Oraingo honetan kanta bat eta dantza bat prestatu ditugu, eta hauxe da, hain zuzen ere, zuekin konpartitu nahi duguna.

EGUNA: Abenduaren 1a, ostirala.

TOKIA: Eskolako patioa.

ORDUA: 16:00etan.

Sarrera frontoiko atetik egingo da.

Ekintza bukatu eta gero, guraso guztiak kanpora atera beharko zarete. Mesedez, ez hurbildu umeengana.

2 urteko haurrek ez dute parte hartuko, ikusle moduan egongo dira baldin eta siestatik altxatuta badaude.

Egun horretan, ostiralean, eskertuko genizueke zuen seme-alabak janzterako orduan kolore hauetako kamisetak / jertseak ipintzea:

GORRIA— LH2-A, LH3, HH5-A.

BERDEA—LH4, LH2-B , HH5-B. HORIA—-LH1-C, HH4-C.

URDINA—LH5, LH1-A, HH4-A.

LARANJA—LH1-B, HH4-B.

TXURIA—LH6, LH2-C, HH5-C.

3 URTEKO HAURREK: Nahi duten koloretako kamiseta.

OHARRA:KONTUTAN EDUKITA ESKOLAN BILDUKO GAREN PERTSONA KOPURUA OSO HAUNDIA IZANGO DELA, ESKERTUKO GENIZUEKE ERRESPETUZ ETA ZENTZUZ JOKATZEA, ETA SOILIK GURASOENTZAKO PRESTATUTA EGONGO DIREN GUNEAK ERABILTZEA.

Aldez aurretik, mila esker!!!

BADATOR KANTARI

Kaixo familia:
 
Aurten ere badator KANTARI ikuskizuna! Aurreko ikasturtean zuetako askok parte hartu zenuten ekintza honetan eta oso esperientzia polita izan zen. 
 
Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
 
IZEN EMATE EPEA  irailaren 25ean zabaldu da eta urriaren 9an amaituko. Gogoratu ONLINE egin daitekeela soilik.
Informazio gehiago https://alea.eus/gasteiz/1506083153420-kantari-gasteiz-2017-izen-ematea web-gunean aurkez dezakezue.
Anima zaitezte eta parte hartu
 

Aurkezpena

Familia agurgarriak:

1) ESKOLA-EGUTEGIA:

Datorren ikasturtean, irailaren 7an hasiko gara eta aurkezpen eguna izango da.

Ikasleak ikastetxera beren gelak eta irakasleak ezagutzera etorriko dira.

Ikasleentzako txandak ondokoak izango dira eta frontoian bilduko dira:

 

– 4., 5. eta 6. maila – 9:30etik 10:30era etorriko dira.

– 1.,2. eta 3. maila -10:45etik 11:45era etorriko dira.

– 5 urte: 10:00etatik 11:00etara.

– 4 urte : 11:15etatik 12:15etara etorriko dira.

– 3 urte ikusi egutegia:      egokitzapena16-17

3 urte A taldekatua

3 urte B taldekatua

3 urte C taldekatua

IRAILEKO BILERA OHARRA 16-17

2 urteko ikasleak irailaren 8an hasiko dira.

8an modu normalean hasiko gara Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan.

2) JANTOKI-ZERBITZUA:

Irailaren 8an hasiko da hala eskatu dutenentzako bakarrik. Besteentzat, goizez eta arratsaldez hasten garenean, irailak 26an, ohiko funtzionamenduari hasiera emango diogu.

LAKUABIZKARRA IKASTETXEKO IRAKASLE TALDEAK

Jantoki 2016/2017

Guraso agurgarriak:

Datorren ikasturterako jantoki zerbitzua antolatzeko asmoz honekin batera doan orria ondo betetzea eskatzen dizuegu.

 

  • Eskaera orria maiatzaren 31rako tutoreari eman behar zaio.
  • Ekainaren 10erako aterako dira onartuak izan diren ohiko mahaikideen zerrendak.
  • Ekainaren 13tik aurrera ez ohiko mahaikideek irailean, goizeko jardunak irauten duen bitartean, zerbitzua erabiltzeko eskaera-orria bete dezakete. Idazkaritzan eskuratu daitezke orriak. Ezin da ziurtatu hauen onarpena, erratioaren menpe egongo baita.
  • Umearen argazki bat ekarri behar da, itsatsi gabe.
  • Alergiarik balego dagokion laukian jarri behar duzue. Berarekin batera alergia edo dieta berezi hori justifikatzen duen dokumentua ekarri behar duzue, Berau medikuak sinatuta egon behar du, eta ustekabeko ahorakinaren kasuan jarraitu beharreko protokoloa jaso behar du. Horrela ez bada, ez da dieta berezirik eskatuko. Beste kasu batzuetan (sinesmen erlijiosoak kasu) legeak esaten duena beteko da. Orrian ez bada oharrik azaltzen ez da dieta berezirik eskatuko.

Eskaera orria

Araudia

 

 

Euskara txokoa

Eskolan ireki-berria den txoko bat aurkeztu nahi dizuegu, “Euskara txokoa”. Bertan, hilabetero Gasteizen euskaraz burutzen diren ekintzen berri izango duzue. Ekintzak haurrentzako, familientzako zein helduentzako zuzenduta daude.

Animatu eta pasatu bertatik!!!

Tokia: Sarrera nagusia.

IGEko eta eskolako batzordea.