Aurkezpena

Familia agurgarriak:

1) ESKOLA-EGUTEGIA:

Datorren ikasturtean, irailaren 7an hasiko gara eta aurkezpen eguna izango da.

Ikasleak ikastetxera beren gelak eta irakasleak ezagutzera etorriko dira.

Ikasleentzako txandak ondokoak izango dira eta frontoian bilduko dira:

 

– 4., 5. eta 6. maila – 9:30etik 10:30era etorriko dira.

– 1.,2. eta 3. maila -10:45etik 11:45era etorriko dira.

– 5 urte: 10:00etatik 11:00etara.

– 4 urte : 11:15etatik 12:15etara etorriko dira.

– 3 urte ikusi egutegia:      egokitzapena16-17

3 urte A taldekatua

3 urte B taldekatua

3 urte C taldekatua

IRAILEKO BILERA OHARRA 16-17

2 urteko ikasleak irailaren 8an hasiko dira.

8an modu normalean hasiko gara Lehen Hezkuntzan eta Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko geletan.

2) JANTOKI-ZERBITZUA:

Irailaren 8an hasiko da hala eskatu dutenentzako bakarrik. Besteentzat, goizez eta arratsaldez hasten garenean, irailak 26an, ohiko funtzionamenduari hasiera emango diogu.

LAKUABIZKARRA IKASTETXEKO IRAKASLE TALDEAK