EHU-ren IKERKETA LAKUABIZKARRA IKASTETXEAN

Azken bi ikasturteetan (2015-16 eta 2016-17) LAKUABIZKARRA IKASTETXEAK, umeek eta gazteek barazki eta fruta gehiago kontsumi dezaten,  Gasteizko udalak eta EHUk bultzatutako  ikerketan hartu zuen parte.

Ikerketa-buruaren esanetan, proiektu honetan hartu dutenetatik % 70ak fruta gehiago kontsumitu nahi du eta %60ak barazki gehiago.

Ikerketa honek 2016an “eskola eremuan elikadura osasuntsuaren sustapenari “ NAOS ESTRATEGIA saria lortu du.

Hori dela eta, ETBko TEKNOPOLIS saioko arduradunek leku egin nahi izan diote ikerketari euren programazioan eta gure ikastetxea izan da aukeratua grabazioa egiteko .

Programa aurreko astean eman zutenez, ikusterik izan ez duzuenok azpian doakizuen bideoan ikus ahal duzue saio labur hau.

ON EGIN