Jantoki 2016/2017

Guraso agurgarriak:

Datorren ikasturterako jantoki zerbitzua antolatzeko asmoz honekin batera doan orria ondo betetzea eskatzen dizuegu.

 

  • Eskaera orria maiatzaren 31rako tutoreari eman behar zaio.
  • Ekainaren 10erako aterako dira onartuak izan diren ohiko mahaikideen zerrendak.
  • Ekainaren 13tik aurrera ez ohiko mahaikideek irailean, goizeko jardunak irauten duen bitartean, zerbitzua erabiltzeko eskaera-orria bete dezakete. Idazkaritzan eskuratu daitezke orriak. Ezin da ziurtatu hauen onarpena, erratioaren menpe egongo baita.
  • Umearen argazki bat ekarri behar da, itsatsi gabe.
  • Alergiarik balego dagokion laukian jarri behar duzue. Berarekin batera alergia edo dieta berezi hori justifikatzen duen dokumentua ekarri behar duzue, Berau medikuak sinatuta egon behar du, eta ustekabeko ahorakinaren kasuan jarraitu beharreko protokoloa jaso behar du. Horrela ez bada, ez da dieta berezirik eskatuko. Beste kasu batzuetan (sinesmen erlijiosoak kasu) legeak esaten duena beteko da. Orrian ez bada oharrik azaltzen ez da dieta berezirik eskatuko.

Eskaera orria

Araudia