EUSKARAREN EGUNA

Datorren igandea, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Aurten jai eguna denez, ostiralean, abenduaren 1an, ospatuko dugu eskolan.

Lakuabizkarra ikastetxeko irakasleok eta ikasleok bat egingo dugu ospakizun horrekin eta aldi berean gonbidatu nahi zaituztegu zuek, gurasook, gurekin batera ospakizun horretan parte hartzera.

Egun hau ospatzeko urtero hainbat jarduera eta ekintza antolatu izan ditugu. Oraingo honetan kanta bat eta dantza bat prestatu ditugu, eta hauxe da, hain zuzen ere, zuekin konpartitu nahi duguna.

EGUNA: Abenduaren 1a, ostirala.

TOKIA: Eskolako patioa.

ORDUA: 16:00etan.

Sarrera frontoiko atetik egingo da.

Ekintza bukatu eta gero, guraso guztiak kanpora atera beharko zarete. Mesedez, ez hurbildu umeengana.

2 urteko haurrek ez dute parte hartuko, ikusle moduan egongo dira baldin eta siestatik altxatuta badaude.

Egun horretan, ostiralean, eskertuko genizueke zuen seme-alabak janzterako orduan kolore hauetako kamisetak / jertseak ipintzea:

GORRIA— LH2-A, LH3, HH5-A.

BERDEA—LH4, LH2-B , HH5-B. HORIA—-LH1-C, HH4-C.

URDINA—LH5, LH1-A, HH4-A.

LARANJA—LH1-B, HH4-B.

TXURIA—LH6, LH2-C, HH5-C.

3 URTEKO HAURREK: Nahi duten koloretako kamiseta.

OHARRA:KONTUTAN EDUKITA ESKOLAN BILDUKO GAREN PERTSONA KOPURUA OSO HAUNDIA IZANGO DELA, ESKERTUKO GENIZUEKE ERRESPETUZ ETA ZENTZUZ JOKATZEA, ETA SOILIK GURASOENTZAKO PRESTATUTA EGONGO DIREN GUNEAK ERABILTZEA.

Aldez aurretik, mila esker!!!